Euskara: mugagabea

Discussion in 'Other Languages' started by Absentska, Sep 26, 2012.

  1. Absentska

    Absentska Junior Member

    Euskadi
    Spanish
    Hau aurkitu dut irakurtzen nuen bitartean;
    "Hori lortzeko modu bat bururatu zaio Josuri, jende arruntari, askotan aldizkari arrosen kontsumitzaile diren horiei, eulitzar horien presioa norainokoa den sentiaraztea"

    Zergatik "kontzumitzaile" da mugagabea?? Ez litzakete hobeto izango "...askotan aldizkari arrosen kontzumitzaileak diren horiei..."?

    Aldez aurretik eskerrik asko!!
     
  2. Zankarron Junior Member

    Bilbao, España
    Castellano, Euskara
    "Diren" "kontsumitzaile" ostean datorrenez, kontsumitzaile mugagabe eran jartzen da. Ezin dizut arau zehatzik aipatu baina entzutez behintzat, mugagabea da modu egokia, zalantzarik gabe.


    Ondo izan!
     
    Last edited: Oct 18, 2012
  3. jmnjmn Senior Member

    Euskal Herria
    Euskara
    6.1.8. Izenondoak atributu eta aditzondo: mugagabeak eta mugatuak
    Izenondoa, atributu denean, mugagabean nahiz mugatuan joan
    daiteke. Lotura-aditza zein den, joera bat edo beste nagusitzen da:
    izan aditzarekin, mugatua; egon eta eduki aditzekin, bi joerak lehian
    dabiltza; eta gainerakoekin (ibili, joan, sartu eta bihurtu, besteak beste)
    mugagabea.
    a) Lotura-aditza izan bada, atributua mugaturik ematen da
    eskuarki; singularrean edo pluralean, subjektuarekin komunztadura
    eginez. Nahitaezkoa da mugaturik ematea partizipioz osatua bada
    (869. adibidea):
    (868) a. Liburu hori garesti da. / Liburu horiek garesti dira. (tradizio batzuetan)
    b. Liburu hori garestia da. / Liburu horiek garestiak dira. (gaur egun
    nagusi)
    (869) Liburu hori ongi idatzia da.
    Jarduera adierazten duen izen bat bada atributua, mugagabean
    ematen da. Bestela subjektutzat har litekeen kasuetan, bereziki argigarri
    gertatzen da jokaera hori:
    (870) a. Irakasle izan da ikastolan. (zer, atributu)
    b. Irakaslea izan da ikastolan. (nor, subjektu)

    Iturria: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.n...djuntos/estilo_liburua/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf
     

Share This Page